MAYMA - Maddi & Maren

Familiako enpresa izanik, Maddi & Marenen jakin egin dugu gure profesional-taldean belaunaldien txanda pixkanaka egiten, esperientzia, gaztetasuna eta sektorearen ezagutza tekniko sakona uztartuta.


30 urte baino gehiago daramatzagu industriarako tresnerien fabrikazioan, artezketan eta mantenimenduan, baita injekzio-moldeen ekoizpenean eta neurrirako banakako piezen fabrikazioan ere.

30 urte baino gehiago daramatzagu industriarako tresnerien fabrikazioan, artezketan eta mantenimenduan, baita injekzio-moldeen ekoizpenean eta neurrirako banakako piezen fabrikazioan ere 

Industriarako lanean aritu garen hiru hamarkada hauetan moldakorrak izaten eta arin erantzuten ikasi dugu edozein sektoretarako proiektuei aurre egiteko. Kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu oso sektore ezberdinetarako: automozioa, makina-erreminta, medikuntza edo aeronautika. Gure profesional-taldearen esperientzia eta ezagutza dira gure bermerik onena.

Edozein sektoretarako edozein proiekturi aurre egiteko gaitasuna beti da balio segurua gure bezeroentzat. Lantalde aparta izateaz gainera, abangoardia teknologikoko ekoizpen-baliabideak mantentzeko gogoz lan egiten dugu. Horri esker, egunetik egunera gure zerbitzuak hazten eta hobetzen ditugu.


Pagatza Industrialdea 4, 4B
20690 Elgeta (Gipuzkoa)

T. (+34) 943 20 79 15